Orioko Harribil dantza taldea

 

 

 

 

Hamazazpi urteko historia du taldeak, baina kontatzeko istorio asko. Garai bateko Gortzintzi dantza taldeko kideek sortu zuten talde berria eta Harribil jarri zioten izena, Orioko itsas bazterreko harkaitz biribil bati izena kenduz. Urte gutxi hauetan dantzarako joera berpiztu du talde honek oriotarren artean, batez ere ume eta gazteen artean; gero eta gutxiago dantzatzen baitzuen herriko jendeak. Gaur egun, 16 bat lagun, gazte eta heldu, gabiltza Harribilen dantzak ikasi eta plazaratzen. 

 

Harribilek euskal dantzak ditu oinarri eta dantza hauen teknika erabiltzen du bere saioetan. Euskal dantza tradizionalak lantzen ditugu batez ere; baina, horietaz gain, guk sortutako hainbat koreografia ere plazaratzen ditugu, beti ere, euskal dantzetako pauso eta tekniketan oinarrituz. Dantza saio horiek bai kalean eta areto itxietan antolatzen ditugu. 

 

Honetaz gain, ezkontzetan ere dantza egin ohi dugu.

 

Kontaktua

 


Telefonoa:630-935-628

Email:harribil@hotmail.com